XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hasiera ziklorako eta Erdiko ziklorako testu berriak kaleratu ditu
Txukun, testu egokiz eta marrazki eta irudi biziz argitaratu ditu bere liburugintzako fama onari eutsiz.
Irakaskuntzako eredu desberdinak erantzunaz moldatu ditu:
Hasiera Ziklorako
Erdi Zikloan, OHOko hirugarren ikasturterako burutu ditu
Irakurgaietarako, berriz,
Bost liburuz osatuko da.
Hirugarren ikasturterako bi egingo dira.
Laugarrenerako beste bi.
Eta boskarrenerako bat.
Metodo globalizatua da, adin honetako neska-mutikoek ez bait dituzte mundua eta gauzak zatituta ikusten, nolabaiteko orokortasun batez baizik.
Batasun batetan eskeintzen dira gai sozialak, natur eta plastika gaiak landuz.
Euskara erraz eta bizian egiten saiatzen da
Eguneroko esaldiak, elkarrizketak eta kaleko esaera biziak lantzen ditu.
Narrazio atseginez, ipuin, izkimiri eta abarrez baliatzen da horretarako.
Ikasturte berria hasirik dago.
Hala ere merezi luke liburu hauek eskuratzea eta aztertzea eta erostea, nahiz eta atzerapen piska batez kaleratu.